Didakteka
2021erako Cervantes institutuaren irakasleentzako prestakuntza-eskaintza
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Ikastaroaren antolatzaileak:
- Instituto Cervantes
- Beste

- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Ikastaroaren antolatzaileak:
- Instituto Cervantes
- Beste
- Bisitak: 651
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Urtarrilaren 14an ireki du Cervantes institutuak 2021. urtean erakundean irakasleentzat antolatu dituzten ikastaroetako batzuetan parte hartzeko izena emateko epea. Beste batzuetarako matrikula-epea, berriz, laster irekiko dela iragarri dute.
Jardueretako batzuk gaztelania-irakasleentzakoak dira zuzen-zuzenean; beste batzuk, aldiz, edozein hizkuntzatako irakasleentzat izan daitezke interesgarriak. Gainera, maila desberdinetakoak aurreikusi dituzte: hastapenekoak, sakontzekoak eta lidergoa sustatzekoak.
Hona hemen online antolatuko diren ikastaroetako batzuk:
- La competencia audiovisual. Nuevas formas de comunicación y enseñanza en el aula de ELE.
- Cómo preparar las clases de ELE.
- Cómo aprender y enseñar en entornos híbridos.
- Diseño de secuencias de andamiaje pedagógico en el enfoque orientado a la acción.
- Formación de tutores de prácticas docentes presenciales y en línea.
- Narrativa digital. La integración de texto, audio y vídeo en el aprendizaje de lenguas.
Aipagarria da ikastaro hauek guztiak Cervantes institutuak argitara emandako Competencias clave del profesorado de lenguas segundas y extranjeras deritzon markoaren araberakoak direla
Prestakuntza-jarduera horietako zuzendari, tutore eta irakasleen artean gure esparruan irakasle edota artikulugile gisa aritutakoak ikusiko ditugu, hala nola Javier Fruns, Francisco Herrera, Javier Muñoz-Basols, Lola Torres, Vanessa Ruiz, Adolfo Sánchez Cuadrado edo Javier Villatoro.
Informazio zabalagoa, 2021eko prestakuntza-jardueren orrialdean eta Cervantesen prestakuntzari buruzko webgune orokorrean. Azken honetan, gainera, beste erakunde batzuekin antolatzen dituztenak ere aurkituko ditugu laster.