Argitalpen jarraitua dugu e-HIZPIDE. Une honetan, irekita dago aldizkariaren 97. zenbakia (2021eko urtarrila-ekaina); beraz, ekarpenak egiteko aukera du interesaturik dagoenak.
Ohi duenari jarraikiz, 2021. urtean antolatuko duen irakasleentzako prestakuntza-eskaintzaren berri eman du Cervantes institutuak. Berez gaztelania-irakasleei begirakoak izan arren, badaude edozein hizkuntzatako irakasleentzat interesgarriak izan daitezkeen jarduerak. Gainera, denak ez dira aurrez aurrekoak.
Aretxabaletan jaioa, Magisteritza ikasi zuen Eskoriatzan, Euskal Filologia adarrean. Arrasateko Udal Euskaltegian aritu zen 1981etik; hainbat urtetan bertako zuzendari izan zen. 1995etik HABEn aritu zen lanean jubilatu arte, Arabako ordezkaritzan hain zuzen. Besteak beste, Prestakuntza ataleko teknikari izan zen. Goian bego.
IATEFL TEASIGek hil honen 27rako antolatu duen web-mintegi baten berri eman du: ‘Developing core CEFR competencies with language coaching tools’ du izenburu, eta Uliana Zubovak aurkeztuko du.
2020an eman du argitara ALTE erakundeak "Principles of Good Practice" dokumentuaren hirugarren edizioa. Erakunde horren kide da HABE Eusko Jaurlaritzaren izenean. Hala, eta euskara ikasten ari diren ikasle helduen ebaluazio zein egiaztatzegintzan diharduten irakasle eta aztertzaileentzat interesgarri bezain erabilgarri izango delakoan, testu hori euskaratu eta argitaratzea erabaki da. Bi modutara izango du eskura interesaturik dagoen orok.
Berriki "Fontes Linguae Vasconum 50 urte, ekarpen berriak euskararen ikerketari" liburua argitaratu da, eta dagoeneko bada ale bat HABE liburutegian eskuragai.