Hirurehun mila hiztun baino gehiago irabazi ditu euskarak azken hiru hamarkadetan; bi heren hezkuntza sistemak datozkionak eta heren bat helduen euskalduntzetik. Horixe da, hain zuzen, Joseba Erkizia HABEren zuzendari nagusiak BERRIAn azaldutakoa. Hemendik hogei urtera ere helduen euskalduntzearen sareak euskaldun berriak ematen jarraituko duela adierazi du, betiere, euskaldun berria teknikoki honela definituta: abiapuntua Hizkuntzen Europako Markoaren A2 maila edo txikiagoa izanik, B1 maila edo handiagoa eskuratzen duena.
Aurtengo Moodlemoot Euskadi datorren ekainaren 3an izango da Hernanin. Ikastolen Elkartea da antolatzaile nagusia. Ekainaren1a arte dago matrikula egiteko aukera.
Ponentzia nagusiak eta komunikazioak izango dira topaketan; HABEko bi kidek aurkeztutakoa egongo da azken horien artean,
Hizkuntzen ikas-irakaskuntzarekin zerikusia duten web bidezko mintegi batzuk egingo dira gaztelaniaz datozen egunotan. Interesaturik bazaude, parte har dezakezu.
Hizkuntza Politikako sailburuorde den Patxi Baztarrikak “Euskara-gaitasuna egiaztatzeko sistemen gaineko azterlanaren ondorioak” dokumentua aurkeztu zuen, joan den ostiralean, Legebiltzarrean. Ganberak hala eskatuta, euskararen ezagutza egiaztatzen duten proben edukiak eta emaitzak aztertu ditu Jaurlaritzak, eta horren emaitza da, hain zuzen, aipatu dokumentua.
Zabalik da “El profesor de lenguas / IX: Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje — Análisis de las principales tendencias metodológicas, enfoques y métodos contemporáneos” ikastaroan izena emateko epea.