Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraitua ekitaldiko 2016ko edizioan Metamorfosia liburua irakurriko da.

Argitaratua: Monday, 2 May 2016, 1:25 PM
Metamorfosia
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Level:
  • Irakasten-arloak:
    • Esperientziak
  • Bisitak: 454
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Langilearen ugazabak eta familiak zomorroarekin duten harreman zaila kontatzen digu nobelak. Eta soldatarik ezean, etxearen zati bat ere alokatzen dutenez, alokairuan daudenek ere ezagutuko dute zomorroa, eta hauei ere jasangaitza egingo zaie animalia. Lortuko al du intsektu honek bizirik irautea? Itzuliko ote da Gregor Samsa bere onera?

Egilea: Franz Kafka
Itzulpena: Anton Garikano
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016

Lehen atala hemen duzu irakurgai.

 

 

Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraitua ekitaldiko 2016ko edizioan Metamorfosia liburua irakurriko da.

 

Hemen duzu euskaltegiak berau lantzeko prestatu duen sekuentzia didaktikoa eskura.  

 

Hona pasarte bat, Gregor jada intsektu, ohetik jaiki ezinda:
Gehiago kulunkatuz gero, orekari eutsi ezin izateraino iritsi zen. Laster hartu beharko zuen azken erabakia, zazpiak eta laurden baitziren bost minutu barru. Hartan zegoela, etxeko atea jo zuten.
“Lantokiko norbait da”, esan zuen berekiko, geldi-geldi, zangoak are biziago dantzatzen ziren bitartean.


(16-17. or)

 Liburuaren aurkezpen-ekitaldiko bideoa: