Egunotan euskararen inguruko tresna berriak eta berrituak ikusi ditugu Sarean. Txioen bitartez horien berri ematen badugu ere, bilduma txiki bat egiteari egoki iritzi diogu.
Hizkuntzaren didaktika aplikatuaren metodologiagintzan aditu gisako prestakuntza eskaintzea da helburua.
HABEren egoitza nagusian izango da bekaldia, Donostian, 20 hilabetez.
Eskariak aurkezteko epea zabalik dago urtarrilaren 30ra arte, egun hau barne.
Paula Elosua Oliden psikometrian katedradun agiriduna izango da 2019/2020 ikasturtearen hasiera-ekitaldian hizlaria, irailaren 13an, Donostiako Kursaal Jauregian egingo den jardunaldian. Hitzaldiaren izenburua, berriz, "Begi-bistakotik haratago" izango da.
Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko bibliografia prestatu dute HABE Liburutegian.
GIELE elkarteak HABErekin batera, Donostiako Miramar Jauregian, 2019ko azaroaren 15ean eta 16an antolatuko duen jardunaldirako ponentziak prestatu eta aurkezteko gonbitea.
Martxoaren 28an aurkeztu zen UPV/EHUko uda ikastaroen 38. edizioa. Matrikula irekita dago eta murriztua izango da maiatzaren 31ra arte. Aurten HABEren lankidetzarekin tailer bat antolatuko da Donostiako Miramar Jauregian uztailaren 4an eta 5ean: Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza.
Eman da argitara EHAAn HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 8ko Ebazpena, HEOCen zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2019. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.