Irakasbil
Albisteak
Albisteak
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Montserrat Castelló: idazmenaren didaktika berbabide
- Didakteka
- Sortua: 4 March 2016
- Bisitak: 988
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Montserrat Castelló irakasle dugu Bartzelonako Ramón Llull Unibertsitatean. Idazmena lantzeko modu batez hitz egiten digu bideo honetan, berak idatzitako testu bat abiapuntu hartuta.
Montserratek parte hartuko du 2016ko udan HABEk irakasleen prestakuntzarako antolatutako ikastaroetan; idazmena landuko du Bilbon irailaren 5 eta 6an.
III Congreso Internacional Nebrija en Lingüística Aplicada a la Enseñanza de Lenguas: En camino hacia el plurilingüismo
- Didakteka
- Sortua: 29 February 2016
- Bisitak: 922
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
2016ko ekainaren 23tik 25era izango da Madrilen "III Congreso Internacional Nebrija en Lingüística Aplicada a la Enseñanza de Lenguas: En camino hacia el plurilingüismo". Aurtengo kongresuan, euskara izango dute hizkuntza gonbidatuen artean.
Apirilaren 4a arte dago irekita ekarpenak (komunikazioak, tailerrak, posterrak) proposatzeko epea .
Hizkuntzen ikaskuntza eta mugikorrak: aukera berriak
- Didakteka
- Sortua: 10 February 2016
- Bisitak: 1492
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HIZPIDE aldizkariaren 85. zenbakiak argitaratu genuen Kukulska-Hulme eta Shieldek idatzitako artikulu bat, "Mugikor bidez lagundutako hizkuntzen ikaskuntzari buruzko ikuspegi bat: edukia banatzetik lagundutako elkarlan eta elkarrekintzara" hain zuzen. Erreferentziazkotzat jo izan da 2008ko lana izan arren; MALL (Mobile Assisted Language Learning) edo mugikor bidez lagundutako hizkuntzen ikaskuntza gaiaz idatzitako lehendabiziko monografikoan agertu baitzen.
Dena den, aldaketa ugari izan ditu gailu mugikorren bidez ikasteak, hala smarthponeak nola tabletak baliatuta. RIED aldizkariak monografiko bat atera berri du, eta sarreran aukera berriez idatzi dute.
"La formación del profesorado de español. Innovación y reto" liburua (Herrera, F.)
- Didakteka
- Sortua: 8 February 2016
- Bisitak: 676
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"La formación del profesorado de español. Innovación y reto" liburua argitaratu du International Housek Difusión argitaletxearekin elkarlanean, gaztelania-irakasleen prestakuntzan ari direnetik 30 urte bete direla-eta. Francisco Herrera editoreak aurkeztu digu liburua.
Irakasleen gaitasun digitalaren erreferentzia markoa
- Foroak
- Sortua: 5 October 2015
- Bisitak: 542
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
IKTen erabilera orokortu eta areagotu egin da gizartean, eta zenbait aldaketa ekarri ditu hainbat eta hainbat jarduera bideratzeko orduan. Ibilbide horretan, Hezkuntza eta Prestakuntza ez dira salbuespen izan.




