Diego Paniaguaren "¿Se puede tener dislexia en un idioma y en otro no?" testua argitaratu dute The Conversation webgunean.
Ezaguna dugu Diego gurean; besteak beste, eta dislexiaren gaiaz, "Dislexia H2/AH eremuan" bideo-laburpena dugu, baita "Dislexiaren paradoxa bigarren hizkuntzaren/atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan" e-Hizpiden argitara emandako artikulua ere. Halaber, dislexiaz badugu ekarpen gehiagorik, esaterako "Dislexia ikasgelan: inklusioa landuz" sarrerak.
Oraingo honetan azaldu duenez, dislexiak oinarri bera izan arren, haren agerpena hizkuntzaren arabera aldatu egiten da: idazkera‑sistemaren ezaugarriek (gardentasun ortografikoa, besteak beste) baldintzatzen dute zailtasunen izaera eta ikusgaitasuna. Horrela, euskaran eta gaztelanian irakurketa‑idazketa erregularragoa den bitartean, beste hizkuntza batzuetan zailtasunak ageriago izan daitezke. Bestalde, badaude lehen hizkuntzan ia nabaritzen ez diren arazoak, baina beste hizkuntza bat ikastean azaleratzen direnak; hortaz, geure eremuan kontuan hartzeko fenomenoa ere bada hori, ikasleen zailtasunak behar bezala interpretatzeko eta esku-hartzea egokitzeko.