Zuri guziak ez dira irinak

Zuri guziak ez dira irinak

by Iñaki Villoslada Fdez. -
Number of replies: 1

Koloreak, hizkuntzak eta esanahiak

Hizkuntzak ez dira hitzen bilduma hutsa; errealitatea ulertzeko eta antolatzeko moduak dira. Ikasbil-en Koloreak euskal usadioan lanean azaltzen denez, koloreekin lotutako esamoldeak oso ohikoak dira eguneroko komunikazioan eta sarritan esanahi figuratua dute. Euskaraz negu gorri, kale gorri, gorriak ikusi, egun beltz, esker beltz, aho-zuri bezalako esapideak ditugu.

Beltza, zuria eta gorria dira euskaraz esapideetan errotuenak. Kolore horiek hizkeran, etxe-izenetan, deituretan, abere-izenetan eta esamoldeetan maiz agertzen dira.

The Conversation: ¿Por qué azul significa ‘triste’ en inglés, pero ‘borracho’ en alemán? Colores, metáforas e idiomas artikuluak azaltzen duenez koloreak maiz erabiltzen ditugu emozioak, egoerak eta ideia abstraktuak adierazteko. Kontzeptu asko adierazteko ikus daitezkeen elementuetara jotzen dugu.

Bukatzeko, Euskaltzaindiaren gomendioaren arabera, egokiagoak dira “kolore gorri”, “kolore gorriko” eta antzeko egiturak, eta ez “gorri kolore” moduko formak; beste hauek zuzenak dira, ordea: zeru-kolore; gaztaina-kolore; hauts-kolore; arrosa-kolore eta kolore arrosa, laranja-kolore eta kolore laranja.

Klaserako gomendioa
Koloreak lantzerakoan, oso aberasgarria izan daiteke ikasleei beren jatorrizko hizkuntzetan edo kulturetan koloreekin lotutako esamoldeak partekatzeko eskatzea. Jarduera horren bidez, hizkuntza bakoitzak koloreei ematen dizkien esanahi sinbolikoak eta metaforikoak alderatu daitezke

GEHIAGO

Labayru Fundazioa. (d. g.). Koloreei buruzko apunteak. 2026ko maiatzaren 20an berreskuratua, hemendik: https://www.labayru.eus/?s=koloreak&post_type=apunte

 

 

In reply to Iñaki Villoslada Fdez.

Er: Zuri guziak ez dira irinak

by Ainara Maya Urroz -
Testuak oso ongi azaltzen du koloreek hizkuntzan duten balio sinbolikoa eta kulturala. Ideia nagusia da koloreak ez direla deskribapen bisual hutsak: hizkuntza bakoitzean emozioak, egoerak eta balio sozialak adierazteko erabiltzen dira. Euskaraz, adibidez, 'beltza', 'zuria' eta 'gorria' oso errotuta daude esamoldeetan eta eguneroko hizkeran:
  • negu gorri
  • kale gorri
  • gorriak ikusi
  • egun beltz
  • aho-zuri
Esapide horiek askotan esanahi figuratua dute, eta kultura baten pentsatzeko modua erakusten dute.

Gainera, testuak azaltzen du hizkuntza bakoitzak koloreei esanahi desberdinak ematen dizkiela. Adibidez, ingelesez 'blue' tristeziarekin lotzen da, baina alemanez urdinak mozkor egotea adieraz dezake; eta euskaraz 'urdin' zuri moduko bat erran nahi du, garai batean edo antzinako euskaran 'urdin' ez zelako 'azula' (ile urdina, gazta urdina edo urdindua...). Horrek erakusten du koloreen esanahia ez dela unibertsala, kulturaren eta hizkuntzaren araberakoa baizik.

Euskaltzaindiaren gomendio linguistikoa aipatzen da, bestalde:
  • egokiak dira “kolore gorri” edo “kolore gorriko” bezalako egiturak,
  • baina ez *gorri kolore.

Salbuespen batzuk ere badaude:
  • zeru-kolore
  • gaztaina-kolore
  • arrosa-kolore
  • kolore arrosa

Bidenabar erran behar dut klaserako proposatutako jarduera ere interesgarria dela, ikasleek beren hizkuntzetako kolore-esamoldeak partekatuz hizkuntzen eta kulturen arteko konparazioa egiteko aukera ematen duelako.