Zenbakizko adierazpeni buruzko araua argitaratu du Euskaltzaindiak; Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoko seigarren atala da. Halaber, udazkenean dibulgazio-ikastaroak antolatuko dituela iragarri du erakundeak.
Zenbakizko adierazpenak: araua argitaratu du Euskaltzaindiak (eta ikastaroak iragarri)
Erantzun kopurua: 1
Iñaki Murua(e)ri erantzunda
Er: Zenbakizko adierazpenak: araua argitaratu du Euskaltzaindiak (eta ikastaroak iragarri)
Maiatzean iragarritakoari jarraikiz, ikastaroen datak eta bestelako datuak jakinarazi ditu Euskaltzaindiak:
- Gasteizen, urriaren 13an, 16:00etatik 18:00etara.
- Bilbon, urriaren 15ean, 16:00etatik 18:00etara.
- Baionan, urriaren 21ean, 9:30etik 11:30era.
- Donostian, urriaren 27an, 16:00etatik 18:00etara.
- Iruñean, urriaren 29an, 16:00etatik 18:00etara.
Irekita dago izena emateko epea.