Aldizkariaren 105. zenbakia itxi da (https://doi.org/10.54512/GNIP9093), 2025eko uztailetik abendura bitartean argitara eman diren bost artikuluak jasota.
Beti bezala, denak doan eskura Irakasbil atarian, CC (by-nc-nd) lizentziapean; Dialnet atarian ere badago jasota.
Hona hemen zeintzuk diren artikuluak eta egileak, atalka sailkatuta.
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Euskara-txinera: hizkuntza-aniztasunaren kolore aberatsak (Maider Xiaoxin Larrañaga Olabe eta Irune Ibarra Lizundia)
- «Gutxi ordaintzen didate, baina izugarri gustatzen zait nire lana». Hizkuntza gehigarrien eskolak, errealitatea zalantzan jartzeko tokia (Encarna Atienza Cerezo)
- Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egokiak eta motibagarriak (Carmen Ramos Méndez-Sahlender)
BESTE ITURRIETATIK
- Atzerriko hizkuntzak ikasteko ikuspegien hobekuntza zahartze osasuntsua sustatzeko: berrikuspen sistematiko bat (Blanka Klimova eta Cecilia de Paula Nascimento e Silva)
IKERKETAK
- HEOCeko adierazpide linguistiko batzuek B2 eta C1 azterketetako idazlanetan duten isla. HABE-IXA corpusa aztergai (Ignacio Alustiza Bacchella)
Hizpide paperean argitaratzen zenean jartzen zen bezala, edukiak probetxuzkoak izan dakizkizula opa dizugu. Halaber, jakin begi onez jasoko ditugula hurrengo zenbakietarako ekarpenak eta proposamenak.