Gabonen bueltan, ohitura zaharrak berritzeko asmoz, UZEI terminologia eta lexikologia zentroak 2024an zeresana eman zuten 15 hitzeko zerrenda argitaratu zuen duela gutxi hedabideetan eta sare sozialetan. Besteak beste, pinporta, genozidioa, janela, xoka edo GOIDI hitzak daude zerrenda horretan.
Hamabosteko horretatik, azkenaldian hedabideetan erabilera nabarmena izan duen hitza aukeratu dute Euskaltzaindiak eta UZEIk urteko hitz: klima-aldaketa. Esamolde hori 2022tik dugu Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina sinonimo gisa erabiltzen dugun aldaketa klimatikoa ez dago oraingoz hiztegian, ez delako hain zabaldua.
Albiste osoa Euskaltzaindiaren webgunean.
URTE BERRI ON 2025!
(Aldaketak onerako izan daitezela denontzat!)