Letra larriak eta xeheak erabiltzeari buruzko 200. arau biribila plazaratu du Euskaltzaindiak. Arau hori lau ataletan bereizita dago, eta Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoko laugarren araua da.
Arau horren ondorioz, aldaketa bat egin da EBOren 196. arauaren barnean dagoen laburduren zerrendan: Administrazioa > Admin. zegoen tokian, administrazioa > admin. jarri da.