Euskararen gaur egungo egoera aztertzeko jardunaldia Bilbon

Euskararen gaur egungo egoera aztertzeko jardunaldia Bilbon

by Iñaki Murua -
Number of replies: 2

Euskararen gaur egungo egoera aztertzeko jardunaldia antolatu dute Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak.

Abenduaren 18an izango da, goizez. Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide 6 - 3 / Bilbo).

Jardunaldian, Iñaki Iurrebaso ikertzaileak bere tesiaren nondik norakoak azalduko ditu (Gako berrien bila. Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen). Ondoren, bi mahai-inguru izango dira. Lehenengo solasaldian parte hartuko dute Miren Azkaratek, HABEren zuzendari  nagusi den Jokin Azkuek eta Jon Sarasuak; bigarrenean, berriz, Erramun Osak, Eneko Bidegainek eta Oskar Zapatak.

Izena emateko: 944056450 / idazkaritza@sabinoarana.eus


Irudia

In reply to Iñaki Murua

Er: Euskararen gaur egungo egoera aztertzeko jardunaldia Bilbon

by Iñaki Murua -

Iñaki Iurrebasok lanaren berri ematen du bideo honetan: https://youtu.be/rf4x8NXn28s