"¿De verdad leemos bien los enunciados de los exámenes?" sarrera idatzi zuen Olga Cruz Moya irakasleak. Era guztietako azterketez ari da, ez soilik hizkuntzari buruzkoez alegia. Hala ere, aintzat har ditzakegun arrazoi batzuk azaltzen ditu, baita gertakari horri aurre egiteko estrategiak ere.