Ebaluazio-foroa

"Responding to the CEFR Alignment Handbook" biltzarra

"Responding to the CEFR Alignment Handbook" biltzarra

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

2024ko urriaren 18an eta 19an izango da Bartzelonan "Responding to the CEFR Alignment Handbook" biltzarra. Badago ikusgai behin-behineko egitaraua webgunean

2022ko apirilean argitaratu zen Aligning language education with the CEFR: a Handbook eskuliburua. Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin praktika lerrokatzeko interesa berpiztu zuen. Hala,  topaketa bat izan zen 2023ko irailean Bedfordshireko Unibertsitatean. Haren jarraipen gisa, biltzar edo konferentzia bat antolatu da. Bertan, hizkuntzen hezkuntzako profesionalak bildu ahal izango dira EEMBren eta haren Liburu Osagarriaren erabilerei buruz hausnartzeko eta lerrokatze-proiektuak partekatzeko.