ALTEk eta Eaquals-ek elkarlanean jardun dute prestakuntza-programa berri bat sortzeko eta plazaratzeko: LAPP (Language Assessment Professionalisation Programme, alegia hizkuntzen ebaluazioko profesionalizazio-programa).
LAPP programaren helburua da ebaluazioaren eremuan irakasleei beharrezko ezagutzak eta trebetasunak ematea, haien hasierako prestakuntzan, askotan, alde batera uzten diren alderdiei erreparatuz. 2020ko ALTEren Jardunbide egokien printzipioak dira programaren oinarri; halaber, European Profiling Grid (EPG) tresnaren gaitasun-mailekin lerrokatuta, LAPPk EPG eskalan 1.1etik 2.1era gidatzen ditu parte-hartzaileak.Hala, online ikaskuntza-plataforma bat eskaintzen da, autozuzendua; doako ikastaroa amaitutakoan ziurtagiria jasotzen dute parte-hartzaileek.