Didaktika-foroa

Bene-benetakoak al dira ikasleek eskolan sortutako ahozko testuak?

Bene-benetakoak al dira ikasleek eskolan sortutako ahozko testuak?

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Horren inguruan aritu da Vanessa Ruiz Difusión argitaletxearen blogean "Hacia una comunicación auténtica y de calidad en el aula de ELE? sarreran.

Egileak dioenez, irakaskuntza komunikatiboari eta atazetan oinarritutako ikuspegiari esker, ikasgela benetako murgiltze linguistiko eta kulturaleko testuinguru gisa ulertu da eta hala erabili da, Dena den, gure ikasleek sortzen dituzten ahozko testuek ez dute beti erakusten espero dugun benetakotasuna, batez ere hasierako mailetakoak direnean. 

Aipatutako blog-sarreran azaldutakoaren arabera, eskolako jarduerek hasieratik bidera dezakete ikasleen ekoizpena enuntziatuak sinesgarriak eta benetakoagoak izan daitezen. Hauxe da Ruizek ondorioztatutakoa: hizkuntzaren benetako erabilera sustatzeko, elkarrekintza esanguratsua gerta dadin aukerak sortu behar dira — horixe baita eskuratzearen eragileetako bat —, eta komunikazio-jarduketarako aldamio gisa balioko duten eredu eta baliabide sinesgarriak eta egokiak eskaini behar dira.