Didaktika-foroa

Irakurtzeari buruzko bideo-sorta jarri du abian Cassanyk

Irakurtzeari buruzko bideo-sorta jarri du abian Cassanyk

by Iñaki Murua -
Number of replies: 3

Irakurtzeari buruzko bideo-sorta jarri du abian Daniel Cassanyk: "Enseñar a leer y a comprender". Oraingoz, bi eman ditu argitara YouTuben duen kanalean:

  1. "Enseñar a leer hoy": idatziak ulertzen ikasteko premiazko arrazoiak [https://youtu.be/Cd3L0UNuqnE?si=p7q-Xf7KOk22DmpV].
  2. "Mediar la lectura": nola lagundu gazteei ulertzen; hori azaltzeko metafora batzuk [https://youtu.be/SrZB1k75oiI?si=KckC6tCifPBvOwqz].



In reply to Iñaki Murua

Er: Irakurtzeari buruzko bideo-sorta jarri du abian Cassanyk

by Iñaki Murua -
Badago hirugarren bideoa: Leer es comprender, alegia, ulertzea da funtsean irakurtzea, eta ez ahoz adieraztea, buruz ikastea, errepikatzea edota erantzunak asmatzea, https://youtu.be/NOhzo9tBlgU?si=Z93QmwPkuG0fXq1d
In reply to Iñaki Murua

Er: Irakurtzeari buruzko bideo-sorta jarri du abian Cassanyk

by Ainara Maya Urroz -
Hain juxtu ere, duela 16 urte, Daniel Cassanyk hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2008an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "La lectura en línea de la ideología" izenburupean. Irakurmena lantzerakoan ideologiaren ulermena txertatzeko beharra arrazoituko da hitzaldian, eta mezu elektronikoetan ideologiari erreparatzeko hainbat teknika azalduko, eta baita hainbat ikerketa enpiriko ere.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
In reply to Iñaki Murua

Er: Irakurtzeari buruzko bideo-sorta jarri du abian Cassanyk

by Iñaki Murua -
Segitzen du Daniel Cassanyk bilduma osatzen. Hala, gai berriak ari da aurkezten:
  • grafiak deskodetzea (kontzientzia fonologikoa aintzat hartzea...);
  • hobeto irakurtzeko, begiak entrenatzea;
  • formatuak ulertzea (eta horien bitartez asmatzea, idatzi baten toki garrantzitsuak bereiztea, maketazioak ematen dituen pistak baliatzea...)
  • testuak esploratzea (irakurketa xehea, scanning, eta gainetikakoa, skimming); 
  • esanahia aurreratzea (ulertzeko estrategia nagusia, esanahia eraikitzea, aurrezagutzak...).