Mikelek emandako kalko oker guztiez gain, adibide gehiago nahi dituenak Juan Garzia Garmendiak idatzitako Kalko okerrak materialeko 46-48 or.ak kontsulta ditzake hemen: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/kalko_okerrak.pdf
Esate baterako, hauek eta gehiago:
Instrumental pluralaren zein singularraren erabilera okerrak.
Mugagabe absolutu hori (zenbatzailerik-edo gabea) onartzen duen (eta hartarakoxe joera ere baduen) zerez/zertaz kasu berezian dabilen plural mugatuen abusu nabarmena, alde batetik:
Mugagabe absolutu hori (zenbatzailerik-edo gabea) onartzen duen (eta hartarakoxe joera ere baduen) zerez/zertaz kasu berezian dabilen plural mugatuen abusu nabarmena, alde batetik:
- *harri txikiez inguratua > harri txikiz inguratua
- *Hanka-arrasto berriez (> berriz) beterik dago bide guztia.
- *Pixkanaka gela guztiak arbel elektronikoez (> elektronikoz) hornitzen joateko aukera dago (...)