Berria egunkariko podcast-atalean hizkuntzaz eta hizkuntzez bederatzi saioko podcast-sorta abiatu da gaur.
Entzun nahi izanez gero, hementxe duzue esteka: https://www.berria.eus/podcastak/ezer-ez-eta-festa
Luze samarra da lehenengoa, entzungarria, ordea. Antilinguaz, estilo nominalaz eta abarrez jarduten dute bertan bi esatari-gidoilariek.
Bederatzi atal izango ditu. Nik entzun entzungo ditut denak, mereziko duela uste baitut, gidoia ondo landuta baitago eta jorratutako gaia ondo baino hobeto landu baitute biek ala biek, luzera eta erritmoa alde batera utzita: ez da oheratzeko unean entzuteko podcasta, alde horretatik.
Iñaki