2022an Iruñean egindako I Jardunaldiei jarraikiz, bigarrenak antolatu dituzte 2024ko apirilean Jaéngo La Carolinako Hizkuntza Eskola Ofizialean. Jardunaldien webgunean duzu informazio osoa, hizlariak eta landuko diren gaiak, besteak beste. Suma daitekeenez, denak dira Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasle eta landuko diren hainbat gai geure esparrurako interesgarriak.
#JuntasMejorMejorJuntos izango da Sarean erabiliko duten traol-hitza (X/Twitterren, esaterako).