Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak izenburupean ikastaroa antolatu du Euskaltzaindiak Donostian, eta Alfontso Mujika euskaltzain osoak emango du.
• Noiz: Maiatzaren 7an, 16:00etatik 19:00etara.
• Non: Donostian, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Euskararen Ikergunea / Tolare baserria).
• Izena ematea, doan: Maiatzaren 3ra arte.
Ikastaroa beste euskal hiriburuetan ere emango da: ekainaren 18an, Bilbon; irailaren 17an, Baionan; urriaren 15ean, Gasteizen; azaroaren 12an, Iruñean. Aurrerago izango da horietan izena emateko aukera.