196. arau berria dela eta, aldaketa batzuk egin berri ditu Euskaltzaindiak EBEn, hau da, Euskara Batuaren Eskuliburuan. Egokitzapen horiek bi fitxatan txertatu dituzte:
Bestalde, aurreko hiru fitxa ere findu dituzte:
1. Izen berezi batzuen deklinabide-arazoak (872. fitxa)
2. -r letraren hitz-bukaerak sortzen dituen zalantzak (1243. fitxa)
3. Tituluak eta kidekoak (1309. fitxa)
Bukatzeko, bi ohar egiten ditu Euskaltzaindiak laburduren inguruan eta horiek nabarmentzekoak dira:
a) Orrialdea edo orrialdeak laburturik ematean, beti or.
b) Etab. eta abar-en laburdura da, eta ez da egokia etab. laburdurarekin kasu-markak erabiltzea: *etab.i, *etab.entzat...