Bide batez, esan behar da letra etzanez idazten den hitzari edo hitz-multzoari kasu-marka ezarri behar zaionean, bi aukera teoriko daudela: kasu-markari ere letra etzana ezartzea edo kasu-marka letra arruntez idaztea.
Araua ez, eta Euskaltzaindiak kasu-markak letra arruntez idaztea gomendatzen du, baina kontuan hartu behar da zer-nolakoa den letra etzanez dagoena.
Ondorengo kasuetan kasu-marka ere letra etzanez idazten da:
-
Lexiko arrunteko hitzak direnean eta enfasia emateko: Lanean aritzearen eta lanean egotearen arteko aldeaz ohartuko da noizbait
- Zuzen erabiltzen ez diren hitzak eta lagunartekoak adierazteko: Ama, handitzen naizenean, likoteroan ibiliko naiz airean
- Adiera bereziko hitza dela edo irudiko adieran erabilia dagoela adierazteko: Aita santua izateko finalisten artean egon zen.
- Mailegu irentsigabeak adierazteko,1980ko hamarkadan, contra izeneko paramilitarren aurka jardun zen Nikaraguan, baina contrek segada batean harrapatu eta hil egin zuten.