Gai horren inguruan "Aukerak" sarrera idatzi du Itziar Díez de Ultzurrun Sagalàk 31 eskutik blogean ("Euskararen erabilerari buruz aritzeko talde-bloga").
Nafarroako Gobernuko itzultzaile honek dioenez,
"Euskaltzaindiak EBEn esana digu “ez dela egokia gaztelaniazko ‘como’ edo frantsesezko ‘comme’ guztiak bezalarekin ordezkatzea; euskarak baditu molde propio egokiak horretarako”. Akademiak bezala gramatikala dela oroitarazten digun arren, gisa eta moduan/modura erabiltzea proposatzen digu.
Euskaltzaindiaren gomendioarekin bat –eta presak eta lan-zamak hartaraturik, segur aski– aipatu esaldiak itsu-itsuan gisa postposizioa erabiliz itzultzen ditugu maiz, euskarazko beste bide batzuei ez ikusia eginez. Hala ere, horretaz ohartu eta beste molde batzuk ere erabiltzen saiatzen ari gara".