Hizkuntz kontuak

Erran nahi baita birformulatzailea: puntuazioa eta kokapena

Erran nahi baita birformulatzailea: puntuazioa eta kokapena

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Erran nahi baita birformulatzaile esplikatiboaren puntuazioa, erran nahi baita estandarrerako proposatu den puntuazio-jarraibidea, Euskararen Gramatika berriaren arabera, ondotiko komarik gabea da. Atzetik ez zaio komarik ipini behar birformulatzaile horri. Honatx pare bat adibide:

  • Afrikan meningita (meningitisa) eritasuna garaitzen hasia da emeki (…). Badakite zorigaitzez gaitz horren berri toki horietan: hamar urtetarik itzultzen omen zaie eritasuna, erran nahi baita birus berezi hori (Herria).
  • Izadian, ordea, hutsarterik ez denaz geroz (horretaz bestalde aritu gara) eta hutsik ez dadin izan alde guztiek elkarri loturik egon behar baldin badute, ondorioz, ateratzen da alde horiek ezin bereiziak direla egiazki, erran nahi baita substantzia gorpuzkina, substantzia den bezainbatean, zatiezina dela. [EPD, Etika, Spinoza / Piarres Xarriton (1997) Orr.: 65].

Kokapena dela-eta, atal birformulatzailearen hasieran joan ohi da beti, goiko adibideetan bezala.

Aipagai dugun birformulatzailea testu dezentetan ageri da, oraindik ere, gibeletik koma duela, baina Euskaltzaindiak komarik gabea proposatu du estandarrerako. Dituen balio-erabilerez, aldaerez zein bestelako xehetasunez gehiago jakin nahi izatera, informazio osagarrian duzue pdf osatuago bat.

erran


Erreferentzia bibliografikoa:


Erran nahi baita birformulatzaile esplikatiboa gaurko euskaran (https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=4742723).