Batez ere eta sustut

Batez ere eta sustut

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 4

Ohargarria benetan Garbiñe Ubedak gaurko zutabean erabili duen konektorea: batez ere eta sustut.

Batez ere baino zertxobait gehiago bide da, haren aldaera indartua-edo. Mattin Irigoienek ere badarabil, Nola eutsi diogu gure euskarari? idazlan trinkoan, izatez Iparraldekoa baita forma hori. Beheko adibide horretan oso ongi da sumatzen indargarri dela:

  • Eta gomendatzen dizuet berdin egitea. Batez ere eta sustut. (Nola eutsi diogu gure euskarari / Mattin Irigoien).

Batez ere eta batik bat ere erabili izan da da adiera bertsuan, behean ikus dezakezuenez:


Sustut sarrera, bere horretan, jasoa dago Orotarikoan. Informazio osagarriko estekan duzue, nahi izatera.



Informazio osagarria:
  • Orotariko Euskal Hiztegia / sustut.

In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Batez ere eta sustut

by Enara Zubeldia -
Eskerrik asko, Hasier. Izugarri estimatzen ditut zure ekarpenak.
In reply to Enara Zubeldia

Er: Batez ere eta sustut

by Hasier Agirre Aranburu -
Estimatua dago benetan, Enara. Besteei lapurtuak ekartzen ditut hona. Harako poeta hark esan bezala: herriari kendu herriari bueltatzeko.



In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Batez ere eta sustut

by Ainara Maya Urroz -
Bai, eskertzekoa hizkuntzari buruzko argibide hauek guztiak oroitaraztea, Hasier, eta Gabriel Arestiren hitz horiek oroitarazteak merezi du:

PROFETA BATI (JURGI OTEITZARI AZALDU NAHIRIK)
(Zatia)
Nire poesia oso merkea da,
herriaren ahotik hartu nuen
debalde,
eta debalde ematen diot
herriaren belarriari.

© Gabriel Aresti

Asteburu on!

kaier