Hizkuntz kontuak

Baldinbaitere

Baldinbaitere

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Bi adiera ditu funtsean, ñabardurak ñabardura, goiko konektore horrek: bata da esaldia indartzea edo berrestea, eta, bestea, berriz, nahia edo itxaropena adieraztea.

1. Indargarri edo berresgarri

Zinez ere, inondik ere edo gisako indargarrien oso hurbilekoa da, eta gaztelaniaz ciertamente ordaina ematen zaio. Hala erabili du gaur, esaterako, Iñigo Aranbarrik Berriako zutabean:

  • Eta saiatu beharra dago, saiatu beharra dagoenez, ezen «informazioaren garaiotan» nekez emango baitzaigu biderik jakiteko biharko Fewstoneko hezurrak non dabiltzan gaur egun, nola bizi diren eta batez ere, nor gizentzeko. Eta agertzekotan, erruki eragile, baina helburu bihurtua dugun hazkunde ekonomikoarekin loturarik gabe, baldinbaitere.
  • Ni ere nardatu izan nau. Beti, edo ia beti. Jakin ez, ordea, zergatik. Nire hezkuntza puritanoarengatik? Ez, baldinbaitere. Nahiago nuke hala ez balitz behintzat (Aitzin Solasa / Joxe Austin Arrieta).

 Berrespen edo indartze hori, aurreko bai horixe/ciertamente adierari eusteaz gainera,  hala behar (ere)!/faltaría más! adieratik alderago dabil batzuetan, beheko adibideetatik ageri denez. Beste solaskideekiko elkarreraginean ikusten ohi da, ardura eta maiz:

2. Nahia edo itxaropena adierazteko

Baina, indargarri hutsaren edo halabeharraren esanahi horretatik harantzago ere, aipagai dugun konektoreak balio du nahia edo desira agertzeko. Ez derrigor, baina, beheko adibideetan ikus daitekeenez, baldintzazko aditzekin edo ahal partikularekin agertzen da sarri. Kokapena ere aske samarra du, beste adieran bezalaxe:

Ez da erraza konektore honen adiera-mugak zehatz-mehatz markatzea, beti izaten baitira ñabardurak testuinguruaren gorabeheran. Gaurko sarreratxo honek balioko ahal zuen, baldinbaitere, itzal baino argi gehixeago egiteko!




Ibilitako bideak:
baldinbaitere