Gogoan izango dituzue beharbada aurreko batean aipatutako ohiko formulak (fórmulas rutinarias gaztelaniaz). Ez dute zertan lokuzio izan, ez dute zertan metaforikoak izan, baina testuinguru jakin bati (agurtzea, doluminak ematea, zoriontzea…) lotzen zaizkio, eta, beraz, badute nolabaiteko onarpena eta errepikakortasuna hiztun-komunitatean.
Izenburuko hori, txepetxarena, umeei erantzuteko baliatzen da zortzitik zazpian. Umeak bazkari-eskean atertu gabe eta gurasoren bat nazkatzeraino hasten direnean, izenburuko erantzun hori ematen zaie mihia txulora eraman dezaten:
Esamoldearen zuztarra “txepetxaren muinak” hori bada ere, aurki daiteke aldaera beharbada luzituagorik edo jostariagorik:
- Zer dauka eltzeak? - Txepetxaren muinak eta txingurriaren hesteak (Letrak kalekantoitik / Anjel Lertxundi).
- Zer dago bazkaltzeko? - Zera, armiarmaren zankarroia eta txepetxaren muinak! (Xabier Zubizarreta / Ikasbil / Esamolde eta esaerak interpretatzen).
Tradizioa urratzea ere txarra ez akaso halakoetan, gizartea aldatu ahalean esamolde berriak sortzea ez baita harritzekoa, betiere aurrekoak baztertu gabe.
Behean nire proposamen bat halakoetarako. Zeuok ere bota zeuonak:
Google-n “txepetxaren muinak” bilaketa eginda, badituzue emaitza batzuk, esamoldea gehiago arakatu nahi izatera.