Hizkuntz kontuak

Alde eta aldi oro(tan)

Alde eta aldi oro(tan)

by Hasier Agirre Aranburu -
Number of replies: 0

Ez ote goiko hori esamolde jasoa eta jatorra, izan ere, nonahi eta noiznahi orokorragoa eta mintzora  lerratuagoa aditzera emateko? En todo tiempo y lugar da Orotarikoan ematen zaion gaztelaniazko ordaina.

Goazen, horrenbestean, leku-denborazko esamolde edo konektore berezi hau adibideen bidez aletzera:

  • Dena dela, saroien jatorri eta bilakaeraz aritzerakoan gogoan izan behar da beti Pirinioen inguru sartaldekoan historian zehar izandako aldaketak ez direla orobat gertatu alde eta aldi oro. Aldaketa horiek eragin dituzten zergatikoen nondik norakoa ere askotarikoa da: barrutik kanpora, kanpotik barrura... (https://www.euskonews.eus/0376zbk/gaia37601eu.html).
  • Are gehiago, badirudi ezinbestekoa dela alde eta aldi oro gure buruarengan konfiantza handia izatea eta, era berean, gure buruarengan konfiantza hori dugula adieraztea. (https://www.argia.eus/argia-astekaria/1941/statusa).
  • Euskararen muina bat baita alde eta aldi oro, axaleko zenbait bereizkuntza baztertuz gero (https://kritikak.armiarma.eus/?p=6667).

Alde eta aldi orotan aldaera, inesiboduna alegia, gutxixeagotan erabili izan bide da. Hori da sarean bilaketa eginda ateratzen den ondorioa:

  • … baina "mahai hau" hitzen adierak beti bat dirau alde eta aldi orotan. Horrexegatik datoz bat hainbeste filosofo: mintzo den izakia baizik ezin omen daiteke libre izan. (https://eibar.org/blogak/zapiain/72).
  • … horiexek denek osatzen dute, nik uste, gortesau gehienen izaera, alde eta aldi orotan. (MONTESQUIEUren LEGEN IZPIRITUAZen hitzaurrea / Carmen Iglesias).