Hizkuntz kontuak

Gorria, kolore bizi-bizia da euskal usadioan

Gorria, kolore bizi-bizia da euskal usadioan

by Iñaki Murua -
Number of replies: 4

Halaxe adierazi dute Twitterren Berriaren @estiloliburua kontuan. Eta adibide ugari eman dute. Hona hemen irudia.

"gorria" Berriaren Estilo liburuan

In reply to Iñaki Murua

Er: Gorria, kolore bizi-bizia da euskal usadioan

by Ainara Maya Urroz -
Duela ia urtebete IRAKASBILen argitaratutako sarrera ekarri dit gogora:
https://www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/view.php/irakasbil/didakteka/kolore_kolore

«Hiru hauek dira [zuri, gorri, beltz hirukoteaz ari da], Lartzabalek dioen moduan: "euskal etorkiari sakonkienik lotuak diren koloreak" (1975, 401). Hirurak agertzen dira nagusitasunez, hirurak dira antzinakoak, hirurak oso maiz erabiltzen dira toponimoetan, hirurak Euskal Herri osoan hedatuta daude, hirurak sailkapenetan oso erabiliak eta hirurak dira, kolore-hitz zaharrei dagokien bezala, kromatikoak ez diren esanahi ugariren jabe» (Preciado, 2009, 21-22).
In reply to Iñaki Murua

Er: Gorria, kolore bizi-bizia da euskal usadioan

by Jon Imanol Iturrioz Aldanondo -
Kaixo:
Gorri kolorea aipatzen baita, pare bat aipu. 1. Irutxuloko Hitza aldizkariak (2022ko urria) dakarren argazkietako bat, karatula gorri eta urdina. 2. "Ardo gorri naparra" kantako ardoaren kolorea.

1. Argazki karatuladuna aldizkariko paperezko edizioan ageri da, ez digitalean. Aldizkariak Pello Gutierrez zinegilea (HABEn lankide izan genuen Juan Miguel Gutierrez, Guti zine-zuzendariaren semea) elkarrizketatu du Pastorola izeneko rol jokoa sortu duelako berriki, euskaraz. Pello Gutierrezek eskuetan du Pastorolaren karatula. Eta elkarrizketan esaten du Pastorala izeneko antzerki motan gorriak direla pertsonaia gaiztoak eta zintzoak urdinak. Rolari izeneko elkartea sortu duela ere aipatzen du Pello Gutierrezek : "Gure helburua da jokoen bidez euskara eta euskarazko rol jokoak sustatzea. [...] Berez, 2018ko maiatzean sorturiko Telegram talde baten ondorioa da Rolariak. Itxialdian jende gehiago batu ginen kanalera, eta ni orduan sartu nintzen. Rolean aritzen zen jendea eta euskaraz egin nahi zuena elkartzen hasi ginen. Rolariak Donostian sortu badugu ere, Euskal Herri osokoa da." Pello Gutierrezen iritziz, Pastoralaren formatuak aukera ematen du edozein gairekin aritzeko rol jokoan, eta gainera, rol jokoaren ezaugarrietako bat da era kolektiboan eta bat-batean lantzen direla istorioak.

Euskarazko beste rol jokorik ba al da? galdetzen zaionean, hona erantzuna, hitzez hitz: "Badaude, bai. Azken hilabeteotan argitaratu dira Makina maixu umorezko komikia eta rol jokoa, eta, GudaMailu, Warhammer munduan oinarriturikoa. Oso desberdinak dira. Bestalde, online jokatzeko badaude beste rol joko batzuk. Besteak beste, Argiak Kamera Ekin!, Koroaren Kondairak, Tempora Arcana, Berorren esanetara, Xagutxoak Hormetan eta Blackhill Valley-ko sekretua. Eta laster beste joko batzuk aurkeztuko dituzte. Horietatik, Sherlock Holmes karlista eta Centauri aipatuko nituzke."

Begi bistakoa da informazio ugari ematen duela Pello Gutierrezek atsegin duen gai horri buruz. Eta nire idatzi honen asmoa ez denez Irutxuloko Hitza aldizkariko elkarrizketa osoa hemen hustutzea, gaian sakondu nahi duenak badaki nora jo, URL edo helbidera.

2. Ingelesez red da gorria, baina red erabiltzen dute ardo beltza eskatzeko. Eta Gabi de la Mazak karaokera "Ardo gorri naparra" abestia ekartzean, entzuten diren lehen hitzak dira: "Red, red wine, ardo gorri naparra." Beraz, beltza al da ardo gorri nafarra? Euskaltzaindiaren hiztegian bi sarrera hauek begiratu, eta ez daukat argi:
ardo gorri iz. Ardo beltza baino argixeagoa den ardoa. Ardo gorri nafarra. Sagar errea eta ardo gorria.

Beraz, ardo gorri nafarra, beltza baino argixeagoa? “Clarete” edo “claro” gazteleraz?

Beste sarrera bat Euskaltzaindiaren hiztegitik:

ardo beltz iz. Kolore gorri iluna duen ardoa.

Bidenabar, eta Patziku Perurenari jarraituz, euskal usadioan mozkorraren seinale omen da begigorria.

Eta ardotik arrautzetara. Kolorea kolore, horia izan edo gorri iluna, arrautzek gorringoa dutela esan ohi dugu. Beraz, egia da hitz oparoa dela gorria, eta ez soilik hitz bakun gisara: gorrimin, gorritxo, gorrizta, sugegorria… Beste kontu bat da zein kolore den zehazki.

Eta fini!

In reply to Jon Imanol Iturrioz Aldanondo

Er: Gorria, kolore bizi-bizia da euskal usadioan

by Borja Ariztimuño Lopez -
Gorria izan daiteke ilea ere, baina ez 'ilegorria' soilik (laranjakara izan ohi baita, gainera), baizik eta 'ilehoria', Lauaxetaren "Neskatxu gorriska bati" poeman bezala (cf. abelgorri eta urregorri hitzak).
Gaztelaniazko rubio ere interesgarria da zentzu horretan, latinez rubeus 'gorria' edo 'gorrixka' baitzen.
 
Attachment ilehori-ilegorri.png
In reply to Borja Ariztimuño Lopez

Er: Gorria, kolore bizi-bizia da euskal usadioan

by Iñaki Villoslada -

Pio Barajoren nobela oso gustagarri batean (Zalakain el aventureo)... Tellagorri, galtzagorri...

Galtzagorria zein/nor den esan beharrik ez dago.