Txio bidez berri eman badugu ere, hona ere ekarriko ditugu bertan adierazitakoak Asmoz Fundazioaren bitartez emango dituen online ikastaroez:
- Pertsona itsu eta ikusmen murriztukoentzat irisgarritasuna sare sozialetan eta dokumentu digital eta paperezkoetan (azaroaren 7tik 25era, 10 ordu, gaztelaniaz; matrikula: 35€).
- Euskal kulturari buruzko doako online ikastaroak urrian, azaroan eta abenduan. Bergarako UNEDen eskaintza da, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Asmoz Fundazioa izango da koordinatzaile (urritik abendura, doan baina izena eman behar da):
- Euskal dantzak, atzo eta gaur: euskal eszena tradizionalaren bilakaera XIX-XXI. mendeetan zehar (hasiera, urriaren 24an).
- Musika klasikoaren historia, emakume eta gizonezko konpositoreen bidez (hasiera, azaroaren 3an)
- Euskal zinemaren aztarnen atzetik: jatorrietatik gaur egun arte (hasiera, azaroaren 7an)
- Erdi Aroko kastellologiaren hurbilketa: Nafarroako Erresuma eta Europako testuingurua (hasiera, azaroaren 9an)
- Euskal dantzak, atzo eta gaur: euskal eszena tradizionalaren bilakaera XIX-XXI. mendeetan zehar (hasiera, urriaren 24an).