Testugintzatik inprobisaziora: ahozko eta idatzizko komunikazio eraginkorraren gakoak ikastaroa antolatu dute Bergarako, Bizkaiko eta Vitoria-Gasteizko UNED Ikastetxe Elkartuek, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Asmoz-en kolaborazioarekin.
Ikastaroa doakoa da eta 6 online saioren bidez garatuko da, urriaren 21etik azaroaren 25era, ostiral arratsaldez; 15 ordu izango dira guztira. Joxerra Garzia Garmendia izango da irakaslea. Amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.