Irakasbil-foroa

Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by Iñaki Murua -
Number of replies: 11

HABEk argitara ematen dituen lanetan (e-Hizpide aldizkaria, Itzulpen Saila bildumako liburuak, Irakasbileko sarrerak...), APA (American Psychology Association) ereduari jarraitzen diogu aipuetarako eta errefentzia bibliografikoetarako. Foro honetan aipatu dugu inoiz. Gainera, kontuan hartu behar da aldizka-aldizka eguneratu egiten dela; APA 7 da une honetan indarrean dagoena.

Ereduaz gehiago jakiteko edota zalantzak daudenean, erabilgarri suerta daitezke erakunde horren webguneko baliabideak (ingelesez daude). Adibidez, berreskura ezin daitezkeen iturriak aipatzeari buruzko sarrera bat dago  APA Style Blogean (zeintzuk diren horrelakoak, aipatu ala ez, aipatzekotan nola egin...).

Halaber, euskaraz ere badago gidarik, besteak beste Mondragon Unibertsitatekoa edo UPV-EHUko Bibliotekak egindako gida. Gaztelaniaz, eskaintza are zabalagoa da.


In reply to Iñaki Murua

Er: Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by Borja Ariztimuño Lopez -
Zeelanda Berriko unibertsitate honen webgunean argibide ugari, eta bereziki aipagarria APA Interactive atala. Proba ezazue!


In reply to Borja Ariztimuño Lopez

Er: Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by Hasier Agirre Aranburu -
Argi dago APA hori estilo-kontuak zaintzeko erreferentzia ona dela. Neuk ere badut zer ikasia eta ahaleginduko naiz berorri kontu egiten. Mondragon Unibertsitateak eta EHUk bere egin badute, badirudi baduela nolabaiteko onarpen soziala hemen ere. Ameriketan eta anglosaxoi munduan eredu hau al da erabiliena? Europan berau al da erabiliena?

Bestalde, estiloaz, estilistikaz ari garen heinean, testuaren aberastasunari guztiz lotua dagoela iruditzen zait. Beharbada, euskaltegiek ere C2 mailan bederen landu beharko lituzketen kontuak dira, ezta? Bere arloan aditu den nork ez ote ditu jakin behar halakoak mundu akademikoan idatzi nahi izatera?

Kritikatxo bat egite alde, zera esango nuke: badaude gure iruditerian txertaturiko erreferentzia batzuk, izatez beste egile edo autore batzuenak direnak, barneratu ditugunak, baina jada, nolabait ere, geureak ere badirenak. Idazleek dioten gisan, zer ez da egun plagio mundu globaldu eta nahasi honetan? Alegia, idaztea ez dela beti zientzia hutsa, baduela zerbait basatik eta anarkikotik ere.
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by marga ibáñez -
Gurea ez den edozer erreferentziatu behar da, bai horixe, bestela plagio hutsa da. C2n honetaz? Testu zientifikorik ekoizten da ala?
In reply to marga ibáñez

Er: Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by Hasier Agirre Aranburu -
Gurea ez den guztia erreferentziatu beharko bagenu, bukatzen ez den soka litzateke, ezingo genuke iritzi-artikulurik idatzi. Esadazu zure-zurea, guztiz partikularra den zure iritzi bat. Petan aforismogile handiak bazuen aforismo eder bat: "Dena esana dago, baina errepikatu dezagun, inor ez da konturatuko-eta".

Plagiorik handiena purismoa da, plagioan ez garela erortzen baieztatzea. Ahalegindu gaitezen iturriak ahalik eta garbien ematen, baina ez dezagun ukatu gure iruditeria, imaginarioa, ez dela nahaste-borrastetik aparte dagoen karkasa bat.

Are gehiago esango dizut: originala izateagatik garbitu zuten Galileo, garaiko "iturri freskoei" muzi egin eta benetan berria zen zerbait plazaratzeagatik. Ni ez nago lana zorroztasunez eta iturrietara joz egitearen aurka, baina badago aldea ideiak lapurtzen ibiltzetik kultura orokorraren eremuko edozein ideia erreferentziatzen ibili behar izatera.

C2ko kontuari dagokionez, zientzietako jendea (giza zientziak barne, jakina), beren arloetan adituak edo arituak diren erabiltzaileak irudikatzen ditut nik, eta iradoki dut mesedegarri izan lekiekeela haiei ere estilo-kontuak berenganatzea.
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by marga ibáñez -

Ba oso oker zaude, ze den- dena erreferentziatu behar da, eta ez da bukatzen den soka jokaera etikoa eta posiblea baizik.

In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by marga ibáñez -
Ta testu zientifikoa esan dudanean, ez naiz zientzia aplikatu edo esperimentalez soilik ari.. testu espezialitatuez baizik, ezagutza eta ikerketen emaitzak direnak... norberarenak edo besterenak (horrexegatik erreferentziatu beharra).


In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by marga ibáñez -

Unibertsitatean ekoizten diren testuak ez dira iritzi-artikuluak, inoiz bai, zientifikoak baizik. C2ko ikasleek, testu espezialitatuak idatzi behar badituzte erreferentziatu behar dituzte, iritzi-artikuluak, iritzi den heinean, beste upeleko ardoa dira.

In reply to marga ibáñez

Er: Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by Hasier Agirre Aranburu -
Ez dut beste esku-hartzerik egingo, baina adibide bat ipiniko dut bukatzeko. Jo ezazue artikulu bat, sarrera bat, dena delakoa idazten hasten naizela, eta HIZKERA ARGIA aipatzen dudala, denoi ezaguna zaigun kontzeptu bat, HIZKERA ARGIA, euskal diskurtsoan jada partekatua den zera bat, aditzak aurrera ekartzea esaldi luzeetan, partikula iragarleak baliatzea, bla-bla-bla...

Ezin al dut lizentziarik hartu honela idazteko: "Hizkera argiak euskal diskurtsora egin duen ekarpenak eraginda, badakigu aditza aurrera ekartzeak arnasa ematen diola pasarte luzeari..."

Nola idatzi behar nuke?? IVAPeko hizkera argiaren bidetik-eko argitaratzaileek esan zuten gisan, ondoren hizkera juridiko argiaren bidetik beste halako batek berretsi zuen bezala, eta, azkenik, Juan Gartziak kontu horren gainean egin zuen ñabardura ahaztu gabe, esan nahi nizueke...."

Tira, ez dezagun behintzat umorerik galdu eta sarri artio!, ni banoa-eta hemendio!
In reply to Hasier Agirre Aranburu

Er: Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by marga ibáñez -

Hasier, nik ez dut umorea galdu, baina HIZKERA ARGIA IVAPek ateratako liburu bat bada, erreferentziatu behar duzu. Nik " input ulergarria" idazten badut Krashen (xxxc) jarri behar dut, eta "Erlijioa herriaren opioa bada" berdin... bestela plagioa da. Zin degizut. 

Ondo segi (herrikoia, dg) 🤣🤣🤣

In reply to marga ibáñez

Er: Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by Ainara Maya Urroz -
HEOCean (9.or) C2 maila duena erabiltzaile aditu gisa definitzen da. Maila hau burutzean ikaslea gai izango da norbere espezialitateko nahiz gai orokorretako testuak ulertzeko, eta egoerari egokituz, zuzen eta zehatz, arrakastaz ekoizteko. Gai izango da, jariotasun handiz eta zehaztasunez, gauzak adierazteko, baita konplexutasun handiko egoeretan esanahiaren ñabardura txikiak bereizteko ere. Ekoiztu beharreko testu-generoetan honelakoak ageri dira eten-puntuekin:
l Zutabeak
l Testu juridikoak
l Literatur testuak
l …
Era berean, HEOCaren Curriculum-langaien atalean (310.or) aldizkari espezializatuetako testuak eta artikuluak idatzi behar dira, eta hor zehaztasunez aritzea eskatzen du. Aldizkari espezializatu horietako artikuluak testu zientifikoak dira, ala?
Tags:
In reply to Ainara Maya Urroz

Er: Bibliografia-aipuak egiteko: APA eredua

by marga ibáñez -

Artikulu espezializatuak zientifikoak dira, bestela nola frogatzen da edukiak  oinarririk duela?