Honako albiste hau irarri dugu: Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak (TTS) sortu ditu. Bestela esanda, testuak ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu dituzte eta haiek gizartearen eskura jarri.
Iñaki Murua(e)ri erantzunda
Er: Testua ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu ditu Elhuyarrek
Interesgarria inondik ere eta oso baliagarria hezkuntzan ere, ikusmen-desgaitasunen bat duen ikaslearentzat Elhuyarrek iragarritakoa, paperean idatzita dagoena, testua adi entzuteko. Eskerrik asko, Iñaki!
Iñaki Murua(e)ri erantzunda
Er: Testua ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu ditu Elhuyarrek
Ze ondo. Nik bat erabiltzen dut ikasteko, apunteak mp3-an sartzen ditut eta paseoan edo joan-etorrietan denbora aprobetxatzen dut, baina bakarrik daki gaztelaniaz eta ingelesez egiten... orain euskeraz ere ahalko dut!
Iñaki Murua(e)ri erantzunda
Er: Testua ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu ditu Elhuyarrek
Eskerrik asko. Eta kontrakoa egiteko aplikaziorik badago? Hau da, ahotsa testu bihurtzeko?
Julen Albizbeaskoetxea Hormaetxea(e)ri erantzunda
Er: Testua ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu ditu Elhuyarrek
Ahotsa testu bihurtzeko, Speech-to-text nahiz Dictanote bezalako aplikazioak daudela badakit, euskaraz ere erabil daitezkeenak.
Julen Albizbeaskoetxea Hormaetxea(e)ri erantzunda
Er: Testua ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu ditu Elhuyarrek
ADITU duzu ahots ezagutzailea, nahiko ona da, baina ordaindu behar da.
Julen Albizbeaskoetxea Hormaetxea(e)ri erantzunda
Er: Testua ahots bihurtzeko sistema neuronalak sortu ditu Elhuyarrek
Ahotsa testu idatzi bihurtzekoa ere ba omen dago, bai; ez dakit nolako kalitatea eskainiko duen-- nik ez dut probatu eta-- baina hemengo informatikoei behin halakorik ote zeukaten galdetu nienean, honako hau eskaini zidaten (hori bai, ordaintzekoa ei da).
Zorte ona izan!