Europako Kontseiluaren ekimenez, 2001etik aurrera irailaren 26an ospatzen da urtero Hizkuntzen Europako Eguna .
Europako Kontseiluko kide diren 46 estatuek 700 milioi europar animatu nahi dituzte beste hizkuntza bat ikastera, adina edozein dela ere, eskolan zein eskolaz kanpo. Hizkuntza-aniztasuna ulermen zabalago bat eskuratzeko tresna dela eta gure kontinentearen ondare kultural aberatsaren funtsezko elementua dela iritzita, Europako Kontseiluak eleaniztasuna sustatu nahi du Europa osoan.