Berriako Teknologia atalean eman dute argitara Amaia Jimenez Larreak idatzitako albistea: "Europako sei hizkuntza gutxitu ikasteko aplikazio bat sortu du Edinburgoko Unibertsitateko ikerlari talde batek. Hizkuntza horien artean euskara dago".
IndyLan du izena proietuak eta horren baitako aplikazioak; doakoa da aplikazioa eta iOS zein Androiden deskarga daiteke. Eskoziako Heriot-Watt unibertsitatean irakasle den Katerina Stranik bere lantaldearekin batera sortua da.