Argitalpen jarraitua izaki (hau da, artikuluak aldian-aldian argitaratzen dira eta ez denak batera), 100. zenbakia da une honetan irekita dagoena, 2022ko uztaila-abendua tarteari dagokiona, hain zuzen. Badago beste gertakari aipagarri bat: hiru garaiak kontuan izanda, 40. urtea da aurtengoa (kontuan izan 1983an hasi zen arren, lehendabizikoa ere zenbatu egiten dela).
Zuzendari nagusiak idatzitako hitzaurreaz gain, hiru dira dagoeneko argitara emandako artikuluak:
- Ahozko adierazpena eta elkarreragina bigarren hizkuntzen eskoletan: deskriptoreen eskalak programaziorako eta orientazio didaktiko eta metodologikoak (Sara Robles Ávila)
- Ikaskuntzarako atzeraelikadura-matrize bat (Cam Brooks, Annemaree Carroll, Robyn M. Gillies eta John Hattie)
- Ikastaro-txantiloia: Moodle plataforman irakasleen lana errazteko baliabidea (Juan Ezeiza Gutiérrez)