Daniel Cassany elkarrizketatu dute Tekman Education taldekoek eta YouTuben duten kanalera igo. Elkarrizketaren izenburua: "Enseñar provocando: estrategias de escritura y lectura crítica". Hona hemen elkarrizketarako esteka.
Berez, Lehen Hezkuntzan testuinguratu duten arren, beste esparruetarako ere kontu interesgarriak aipatu ditu aditu Kataluniako adituak, besteak beste, zer den literazitate kritikoa (kontzeptua Sustraietatik zerura liburuan ere ageri da), irakurtzea, kulturaniztasuna edota bideoen erabilera (adibidez, bera da ForVid ikerketa-proiektuan ikertzaile nagusia).