Hizkuntz kontuak

2021. urteko hitza

2021. urteko hitza

par Iñaki Murua,
Nombre de réponses : 6

"Perseverance" da Cambridge Hiztegiak urteko hitz gisa hautatu duena; Euskaltzaindiak eta UZEIk, berriz, "aldaera" aukeratu dute.

Zein litzateke zeuk hautatuko zenukeena?

En réponse à Iñaki Murua

Er: 2021. urteko hitza

par Ainara Maya Urroz,
URTEKO HITZA: TXERTOA.

Nik beharbada "txertoa" hautatuko nuke, zer esana eman baitu txertatzearen aldekoen eta aurkakoen artean urte osoan zehar: txertodromoak, txertaketa masiboak, txertoaren covid pasaportea, eta abar.

Txertoa berez landareei egiten zaie, eta landare baten enborrean edo adar batean txertatzen den beste landare baten adarra da:
Adib.: "Hauta ezazu txertoa arbola gaztean eta ez zaharkituan. Madariondoa, txertoen bidez antzaldatuta sagarrak ematen."

Gero, pertsonekin erabiltzen hasi zen hitza, eta gaur egun ohikoa da pertsona edo animalia bati gorputzean sartzen zaizkion bakterio edo birus ahulduei erreferentzia egitea hitzak, horiek sortzen dituzten eritasunen kontra babesteko.

Inguruko hizkuntza guztietan gaixotasunetatik babesteko txertoa landaretik ez baina animaliatik dator:
3 iz. (Med.) vacuna
3 iz. (Med.) vaccin
2 iz. (Med.) vaccine

Baina euskara beste hizkuntza horietatik bereizi, eta ez dugu "bakuna" erabiltzen, baizik eta euskarak bere-berea duen "txertoa" hitza; landareak txertatzen diren bezala, pertsonok ere antzaldatzen gara txertoarekin: hoberako?
Hori geroak erranen!
Bien bitartean ahal bezain ontsa bizi, eta urte berri hobea denontzat!
En réponse à Ainara Maya Urroz

Er: 2021. urteko hitza

par Iñaki Villoslada,


Interesgarria Ainarak bidalitako erantzuna txertoari buruz. Bitxia, aldi berean, bakuna hitzaren etimologiak harremana izatea animalia-munduarekin eta ez begetalarekin: https://www.etymonline.com/word/vaccination?ref=etymonline_crossreference

vaccine (n.)
"matter used in vaccination," 1846, from French vaccin, noun use of adjective, from Latin vaccina, fem. of vaccinus "pertaining to a cow" (see vaccination). Related: Vaccinal; vaccinic.

En réponse à Iñaki Villoslada

Er: 2021. urteko hitza

par Ainara Maya Urroz,
Urteko hitza bakoitzak berea du, eta BERRIAk hitz bakarra ez, eta 12 hitz hautatu du, hilabete bakoitzeko bat:

URTARRILA/ ILBELTZA - kapitolioa
OTSAILA/KATUILA - tortura
MARTXOA - eutanasia
APIRILA - perimetral
MAIATZA/LORAILA - murgiltze
EKAINA/SANJUANILA/GARILA - ostalaritza
UZTAILA/GARAGARRILA - olinpiar jokoak
ABUZTUA/AGORRILA - taliban
IRAILA/BURUILA - argindar
URRIA/URRIROA - osasun larrialdi
AZAROA/ZEMENDIA - covid ziurtagiria
ABENDUA - uholde
En réponse à Iñaki Murua

Er: 2021. urteko hitza

par marga ibáñez,
Nire urteko hitza " parakaidista" edo " paratxutista" da, nire katuak sindrome hori baitu. Birritan jausi da 7garren solairutik eta bietan biziiraun; bost bizialdi lotzen zaizkio eta niri cat-woman banintz bezala beste bi joan zaizkit sustoaren sustoz....