Euskaltzaindiak, oraindik orain, bere hiztegian 211 sarrera berri onartu ditu, eta horietatik 118 dira azpisarrera. Guztira 329 forma berri. Gaur egun, beraz, Euskaltzaindiaren Hiztegiak 49.596 forma ditu guztira.
Azken sei hilabeteotan hitz ugari gehitu zaizkio hiztegiari, eta horien artean HABEn erabiltzen diren zenbait hitz daude, aurretik ez zeudenak: sekuentziazio, autoebaluazio, online, ponentzia, podcast, elkarreragin, aintzatetsi.
Azpisarrera berrien artean ere badira berrikuntzak; esaterako, arrisku(-)egoera, haur(-)eskola, orri(-)bazter, foru(-)zuzenbide.
Hiztegian zeuden beste hitz batzuk kendu dira, hala nola babespe; eta bestalde, akademiak txoritxo, herritxo, txakurtxo, kutxatxo, lantxo eta liburutxo bezalako hitzak onartu ditu, –txo atzizki txikigarriaz osatutakoak.
Horiez gain, hiztegian honako hauek ere sartu dira, euskara idatzian berez tradizio luzerik ez duten hitzak, adib. biziraun, edo bestela, lehendik ere hiztegi batuan dauden (larritu, erantzukizuna bere gain hartu, multzo, biribildu) hitzen sinonimoak: apuratu, asumitu, ekipo, borobildu.
Hurrengo eguneraketan, beharbada, HABEn nahiz beste erakunde batzuetan aspalditik erabiltzen dugun ‘atzeraelikadura’ onartuko al dute?
Informazio osagarria:
Rey Gorraiz, U. (2022. Urtarrilaren 13a). Txikitero', 'ibuprofeno' eta 'biziraun', Euskaltzaindiak onartu berri dituen hitzen artean. BERRIA.