URTEKO HITZA: TXERTOA.
Nik beharbada "txertoa" hautatuko nuke, zer esana eman baitu txertatzearen aldekoen eta aurkakoen artean urte osoan zehar: txertodromoak, txertaketa masiboak, txertoaren covid pasaportea, eta abar.
Txertoa berez landareei egiten zaie, eta landare baten enborrean edo adar batean txertatzen den beste landare baten adarra da:
Adib.: "Hauta ezazu txertoa arbola gaztean eta ez zaharkituan. Madariondoa, txertoen bidez antzaldatuta sagarrak ematen."
Gero, pertsonekin erabiltzen hasi zen hitza, eta gaur egun ohikoa da pertsona edo animalia bati gorputzean sartzen zaizkion bakterio edo birus ahulduei erreferentzia egitea hitzak, horiek sortzen dituzten eritasunen kontra babesteko.
Inguruko hizkuntza guztietan gaixotasunetatik babesteko txertoa landaretik ez baina animaliatik dator:
3 iz. (Med.) vacuna
3 iz. (Med.) vaccin
2 iz. (Med.) vaccine
Baina euskara beste hizkuntza horietatik bereizi, eta ez dugu "bakuna" erabiltzen, baizik eta euskarak bere-berea duen "txertoa" hitza; landareak txertatzen diren bezala, pertsonok ere antzaldatzen gara txertoarekin: hoberako?
Hori geroak erranen!
Bien bitartean ahal bezain ontsa bizi, eta urte berri hobea denontzat!