Egia da arras bideo interesgarri eta pedagogikoa egiten duela euskalkiaren inguruan, eta batez ere batua denari buruzko bere hausnarketa. Azken ohar eta ondorio gisa, batua eta euskalkiak elkarren premiazkoak diren osagaiak direla bota zuen, eta egia da hori, aspalditik ohartuak gara kanpoko hizkuntzetatik hartutako maileguak baino lehen, barnera begiratu behar dela eta euskalkietan dugula altxorra neologismoak sortzeko edo zaharberritzeko. Izan ere, zenbateraino sartu ahal dugu batuan euskalkia eta kasu zehatz honetan Baztango euskara?
Adib.: gaurgero/gargero (jadanik/ ja gehiegi ez erabiltzeko)
laketu/ lekutu desberdintzeko
espantukeria (postureo)
alimalekoa (kristona gehiegizkoa saihesteko)
Baztango euskara nik oso gertukoa dut, aita zena Amaiurkoa bainuen, eta euskara hori txikitatik entzun dut.