Ohargarria benetan Baztango euskarari buruzko eskola hau:
Gainera, badirudi irakasle honek badituela bere jarraitzaileak. Ea beste eskualde batzuetako jendea ere animatzen den. Bultzadatxo polita litzateke orokortuko balitz.
Oso interesgarria, orobat, euskara batuaz egiten duen hausnarketa. Zera erantsiko nioke: Gauza bera al dira estandar edo batu maiz zaku berean sartzen ditugunak?
Honatx RAE hiztegiak "estandar" hitza nola adieratzen duen:
estándar
Del ingl. standard.
1. adj.Que sirve como tipo, modelo, norma, patrón o referencia.
Batua, berriz, badirudi indarrean, bogan edo boladan jartzen den estandarra dela, lexikoari bagagozkio. Euskalki guztietako lexikoa da estandarra edo eredugarria; gehiengoak erabiltzen duen estandarra izaten ohi da, horratik, batuaren hazkurri.
Eta hau hola ez bazan, jar dezala beste batek zalantzan, guztiontzako lekua eta gustua baitago hausnarketaren plazan.
(ainara maya urroz(e)k ostirala, 2020(e)ko irailaren 18(e)an, 17:17(e)tan editatu du)
(ainara maya urroz(e)k ostirala, 2020(e)ko irailaren 18(e)an, 17:17(e)tan editatu du)