Josu Bergara musikariak adierazi zuen lehengoan txio batean:
Oraintxe konturatu naiz, JC Perez-en "Kantu eroa" abestian "ta iraun zeinke" esaten dauela. Bizi guztian Tyron seinkee edo horrelako zeozer zala pentsatzen.
Jon Maiak beste pasadizo batzuk azaldu zizkion esparru berean.
- hari polita egin leike kantuetako hitz asmatuekin... gure koadrillako batek Delirium Tremensek egindako AC/DCren bertsioan, leloak “Ametsetan” esaten zuen lekuan “Ave Cesar” oihukatzen zuen bere bizitzako azken oihua balitz bezala, Goizuetako festetan…
- eta koadrillako beste batek, Aitorren hizkuntz zaharrean, “munduaren aurrean gizonki azaldu” , “gizonki” hitz hori zer ote zen usaindu ere egiten ez zuela, “munduaren aurrean izozkiak saldu” kantatzen omen zuen…
Hala. txikitan "Aitorren hizkuntza zaharra" aspaldiko kantu horretan "gizonkia saldu" zelakoen nengoela gogoratu nuen. Ez dakit, "oiloki" edo "behiki"ren pareko, antza.
Ezagutzen duzu horrelako adibiderik? Gurekin partekatu nahi?