Ohargarria benetan Baztango euskarari buruzko eskola hau: youtube.
Gainera, badirudi irakasle honek badituela bere jarraitzaileak. Ea beste eskualde batzuetako jendea ere animatzen den. Bultzadatxo polita litzateke orokortuko balitz.
Oso interesgarria, orobat, euskara batuaz egiten duen hausnarketa. Zera erantsiko nioke: Gauza bera al dira estandar edo batu maiz zaku berean sartzen ditugunak?
Honatx RAE hiztegiak "estandar" hitza nola adieratzen duen:
estándar
Del ingl. standard.
1. adj.Que sirve como tipo, modelo, norma, patrón o referencia.
Batua, berriz, badirudi indarrean, bogan edo boladan jartzen den estandarra dela, lexikoari bagagozkio. Euskalki guztietako lexikoa da estandarra edo eredugarria; gehiengoak erabiltzen duen estandarra izaten ohi da, horratik, batuaren hazkurri.
Eta hau hola ez bazan, jar dezala beste batek zalantzan, guztiontzako lekua eta gustua baitago hausnarketaren plazan.