Irakasbil
Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Autoikaskuntza: zenbait eztabaida-gai
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko irailak 10
- Bisitak: 1489
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta ezagunagoak, eta, erabiliagoak dira teknologia berriak hizkuntzen irakaskuntzaren alorrean. Bestalde, estu loturik ageri zaigu gaur egun autoikaskuntzaren kontzeptua teknologia horiei. Eta gero eta gehiago dira, halaber, sistema horren bidez ikasten ari diren ikasleak.
Beasaingo udal euskaltegian irakasle diharduen artikulugilearen iritzia da ez dela oraindik lortu autoikaskuntzan aurrez aurreko eskola-saioetarako metodologian lortu den garapen-maila. Bere proposamen nagusia da, merezi duela tokian tokiko ingurunea kontuan hartu eta BOGA euskarria alderdi komunikatibotik indartu eta osatu, sistema horretatik ari den ikaslea hizkuntza erabiltzaile osoa bihurtzeko bidean.
Glosategia Moodle plataforman: erabilera didaktikoa
- Argitalpenak
- Sortua: 2011(e)ko ekainak 10
- Bisitak: 1671
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gero eta emankorragoa da teknologia berrien bidea hizkuntzen irakaskuntzan. Eta ezaguna da euskalduntze-alfabetatzearen alorrean Moodle euskarri telematikoa. Euskarri hori komunikazio-gune aparta da. Asko dira euskara-irakasleak Moodle bidezko ikastaroren bati jarraitu diotenak baita ebaluazio-deialdietan aztertzaile jardun eta aurretiazko bateratze-saioetan parte hartzen dutenak ere. Moodle ez da produktu itxia aldizka-aldizka ari baita aldatzen, berritzen eta baliabide gehiagoz hornitzen.
Oraingoan, Moodle-ek eskaintzen duen beste aukera baten berri emango du artikulugileak: glosategia. Glosategia hiztegi modukoa da baina neurri apalagokoa. Artikuluan, glosategiaren nondik norako nagusiak azaltzeaz gain lexikoa lantzeko hainbat jardunbide ere eskainiko ditu.
AISA online ikastaroa
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko irailak 3
- Bisitak: 2066
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen euskalduntze-alfabetatzeak modua egin behar du gizatalde desberdinen beharrei egokitutako eskaintza egiteko. Hain zuzen ere, euskalduntze-alfabetatzearen jardunean, berau eraginkorra i zango bada, oso kontuan i zan beharko dira gi zartean sortu eta sor daitezkeen eskaera berriak.
Talde horietan sar daitezke etorkinak. Izan ere, makina bat lagun etorri dira azken urteotan Ekialdeko Europatik, Afrikatik eta Hego Ameriketatik, hemen bizitzen gelditu eta bertakotzeko asmoz. Eta, krisiak krisi, gure gizartean txertatu dira. Egoera soziologiko horri erantzun aproposa eman nahian etorri zen AISA harrera-ikastaroen egitasmoa, eta ildo berbera jorratu nahi du AISA berriak ere, proiektu horren garapena denak: etorkinak euskarara hurbiltzea eta gure hizkuntza bereganatzeko prozesuan lehen pausoak ematea, euskal gizartean ahal den ongien errotu daitezen.
Zabaldu ditzagun ateak: Nonahiko ikasketa eta HIKT
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko irailak 3
- Bisitak: 1730
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, bi arlori erreparatuko diegu, ibilbide moduko bat eginez: hezkuntzan darabiltzagun komunikazio-moldeak nola aldatu diren, eta aldaketa horrek zer-nolako lotura duen teknologia berrien agerpenarekin, agerpen horrek hezkuntza-paradigma berriak eragin baititu.
Testuinguru berri horretan, ikasleek funtsezko papera jokatzen dute; baliabideak gelatik kanpora erabiliz, hobeto ikasteko moduko abileziak eta trebetasunak garatu baitituzte. Kontua da, ordea, hezkuntzak benetan eraldatu gabe jarraitzen duela; tresna teknologikoak erabiltzen dituela, baina hori besterik ez; gelako mentalitatea aldatu gabe. Horregatik, nonahiko ikasketaren moduko hezkuntza-ikuspuntuak hautatzea proposatzen dugu. Horrek esan nahi du teknologia berriekiko pentsamoldea aldatu egin behar dela, eta, aurrerantzean, HIKT deituko diegu. “H” horri esker (H faktorea) errazagoa izango zaigu baliabide berrien eta sare sozialen erabilerak dakartzan harreman sozialak, kognitiboak eta emotiboak definitzea.
Web 2.0 tresnak, hausnarketa-praktika irekiak eta ikaskuntza-sare pertsonalak: Twitter, blogak eta Google Drive irakasleen topaketetan
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko irailak 3
- Bisitak: 2687
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakasleen topaketek aukera aparta eskaintzen dute prestakuntzarako eta profesionalen arteko loturak indartzeko. Halaber, eta artikulu honetan azalduko den bezalaxe, sare sozialak erabili litezke, bai topaketetan zehar komunikatzeko, bai horiexek amaitutakoan bertan landutako gaiei buruz hausnartzeko. Hurrengo lerroetan, Twitterri erreparatuko zaio, eta Interneteko plataforma batzuk –blogak eta Google Drive– aztertuko dira. Are gehiago, erakutsi nahi da tresna eta zerbitzu horiek lagungarriak direla, irakasleen etengabeko prestakuntza indartu eta sustatzeko.
Babelium proiektua: ahozkotasuna praktikatzeko kode irekiko plataforma
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko irailak 3
- Bisitak: 1739
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskal Herriko Unibertsitateko GHyM1 ikerkuntza-taldeak garatu du Babelium ekimena, Elurnet2 enpresarekin batera. Hitz gutxitan esanda, euskararen ahozkotasuna praktikatzeko kode irekiko proiektua da Babelium. Webgunean parte hartzen duten ikasleek beste ikaskideek edo irakasleak berak prestatutako euskarazko mintzapraktika egiteko bideo-ariketak aurkituko dituzte: ahozko aurkezpenak, bikoizketak, ipuinak eta komikiak kontatzeko erronkak… Ariketa horietan, bideo bat grabatu beharko du ikasle bakoitzak unean bertan, mikrofonoa edota web-kamera erabiliz eta proposatzen zaizkion ahozko probak gaindituz. Aplikazioa erabiltzeko, Interneteko arakatzaile bat besterik ez da behar, bertan egikaritzen baita Babeliumek behar duen guztia. Ariketen erantzunak burutu ondoren (grabaketak, alegia), Babeliumen argitaratuko ditu erabiltzaileak; horrela, irakasleaz gain, beste ikaskideek ere ebalua ditzakete elkarlanean.
HABEren IKASBIL atariaren erabilera: datuak, iritziak eta analisia
- Argitalpenak
- Sortua: 2014(e)ko irailak 3
- Bisitak: 1799
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasbilek urte mordoxka darama ikasle eta irakasleei zerbitzu didaktikoak ematen. Atariaren kudeatzaileak beti saiatu izan dira hartzaileen iritziak eta usteak jasotzen eta, horien arabera, ematen duen zerbitzua hobetzen.
Oraingoan, ordea, iritzi-bilketa hori modu sistematikoan antolatzea erabaki zuten, eta, horretarako, 2013ko azaro-abenduan inkesta bat zabaldu zuten erabiltzaileen artean. Bestalde, atariaren zerbitzarian edo Interneteko trafikoa gainbegiratzen duten zerbitzuetan gordetzen diren datuak ere informazio ugari ematen dute atariaren erabileraz, eta ondo islatzen da atariak denboran zehar izan duen bilakaera. Beraz, hainbat iturritako informazioa oinarri —erabiltzaileen iritzi, zerbitzariko datu objektibo eta editoreen esperientzia, hain zuzen—, Ikasbilen argazki ahalik eta zehatzena egiten saiatu dira, honako alderdi hauek jorratuz: atariaren egoera, erabilera eta bilakaera. Artikulu honetan, editoreen irakurketa azalduko den arren, datuak eta interpretazioak bereizi agertuko dira, irakurleak nork bere ondorioak atera ditzan.
Online irakaslearen ajeak
- Argitalpenak
- Sortua: 2014(e)ko irailak 3
- Bisitak: 2323
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
EIBZ (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) duela 12 urte sortu zuen Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, eta, bertan, gure zereginetako bat da Nafarroan lanean ari diren irakasle ez unibertsitarioei ikastaroak ematea. Eskaintzen ditugun formazio-ikastaroetan parte hartzeko, irakasleek Nafarroako ikastetxeren batean egin behar dute lan hezkuntza arautuan, eta EGA agiria izan behar dute.
Irakasleek ikasturtero justifikatu behar dute 35 formazio-ordu (gutxienez) bete dutela, ikastaroa edozein dela ere, eta ikastaro horiekin irakasleek, beren burua janzteaz gain, puntuak lortzen dituzte lehiaketetan parte hartzeko (leku-aldatzeak, karguak...). Hezkuntza Departamentuak eskaintzen dituen ikastaroak dohainik izaten dira, eta, normalean, ikastaroa hasi gabe edo bukatu gabe utziz gero, ez da zigorrik izaten, berriz ikastaro bera egiteko lehentasuna galtzea-edo ez bada.







