Irakasbil
Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Mugikor bidez lagundutako hizkuntzen ikaskuntzaren ikuspegi bat: edukia banatzetik lagundutako elkarlan eta elkarrekintzara
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 1756
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Mugikor bidezko ikaskuntzak bilakaera bizkorra bizi du. Mugikor bidezko ikaskuntzaren hastapeneko belaunaldien joera nagusia izan zen hezitzaileek eta teknologoek kontu handiz landutako jarduerak proposatzea; aldiz, gaur egun, ikaskuntza-behar pertsonalek gero eta gehiago motibatzen dituzte ikasleak, baita mugikortasun handiagoak eta bidaia sarriagoek eragindako beharrek ere. Aldi berean, sarritan argudiatu da gailu mugikorrak bereziki egokiak direla harreman sozialak eta elkarlaneko ikaskuntza bultzatzeko, hizkuntzen ikaskuntzari dagokionez egokiak diren aldarrikapenak. Mugikor bidez lagundutako hizkuntza-ikaskuntzaren (MALL) berri ematen duten argitalpenen azterketa egin da, gailu mugikorrek harreman sozialak eta elkarlaneko ikaskuntza bultzatzeko zein puntutaraino erabiltzen diren jakiteko. Bereziki, aztertu nahi genituen mintzamen- eta entzumen-arloetako praktikaren eta online eta urruneko ikaskuntzaren testuinguruan elkarrekintza sinkronoa eta asinkronoa egiteko dauden aukerak. Mugikor bidezko ikaskuntza gaur arte nola garatu den aztertuko dugu, eta etorkizuneko norabideak iradokiko ditugu.
Podcasting, audio-fitxategiak Interneten editatzeko teknika: funtzionalitatea eta erabilera didaktikoak
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko maiatzak 6
- Bisitak: 1905
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen bidez podcasting-aren mundura hurbildu nahi dugu. Telefonoak, PDAk, mp3 edo mp4ko irakurgailuak poltsikoan daramatzagula irteten gara gaur egun kalera. Abiadura itzelaz eskuetaratzen zaizkigu aurrerapen teknologikoak. Gizarteak aurrera egin eta guztiz nabariak dira irakaskuntzan ere aurrerapen horien isla. Ez dugu ulertzen gizarteari lotzen ez zaion irakaskuntza-paradigmarik, harekin bat ez datorrenik.
Teknologia berrien trena abian da, gustatu ala ez. Pena litzateke geltokian gelditzea. Artikulu honetan Podcasting zer den, eta hizkuntzak irakasteko eta lantzekoan zertarako eta nola erabil daitekeen azaltzen ahaleginduko gara, oraingoa bezalako beste artikulu bat zuekin egin dugun moduan jardunez eta horiei segida emanez, gure helburua gutxieneko trebetasuna eskuratzea baita, askorentzat hain arrotza den gai honetan.
Ikaskuntza konbinatua: irakasleen prestakuntza eta lehenengo urratsak euskaltegietan
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko maiatzak 6
- Bisitak: 1049
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta menta handiagokoa da “Ikaskuntza konbinatua” edo “Blended learning” ikasteko sistema. Ikaskuntza konbinatuak, nagusiki, aurrez aurreko saioak eta online teknologia elkarrekin biltzen ditu bere baitara. Baina, ikaskuntza konbinatua irakasteko bide desberdinen metaketa soila baino haragokoa da. Zer irakatsi, nola irakatsi, zer zeren bidez, nola uztartu elkarrekin irakasgaiaren atalak, zein diren irakaslearen eta ikaslearen egitekoak, harremanen nolakoa… Alderdi asko daude honetan guztian arretaz begiratu eta tentuz aztertzekoak. Artikulu honetan, “Ikaskuntza konbinatua” bitarteko dela burututako hainbat ikastaldiri egingo die so artikulugileak eta horien nondik norakoen berri ondorengo lerroetan emango ditu.
Talde mistoetan foroak erabiltzeko zenbait iradokizun
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko maiatzak 5
- Bisitak: 1156
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, foroa da gai nagusia. Hasteko, gaiaren inguruko zehaztapen teorikoak egiten dira: kontzeptuarenak eta ezaugarriak. Ondoren, funtzioak eta helburuak zehaztuko dira. Horren ondoren, foroetako partaideen parte-hartzearen tipologia aztertuko da. Aurrera egiteko, eta artikuluaren helburu nagusia denez, foroetako parte-hartzea areagotzeko hainbat iradokizun edo proposamen eskainiko dira foro-mota bakoitza zertarako eta nola erabili jakin ahal jakiteko. Horrekin batera, euskaltegian bertan aurrera eramateko hainbat ekintza jakin zehaztuko dira. Eta bukatzeko, irakasle moderatzailearen zereginak eta jardunbidea ere aztertuko dira. Amaieran, gehiago ikertzeko edo jakiteko asmoa duenarentzako bibliografia ere eskainiko dugu.
Wikia Moodle plataforman: gelan erabiltzeko proposamenak
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko maiatzak 5
- Bisitak: 1141
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ez du amaierarik teknologia berrien aurrerabideak. Hizkuntzen irakaskuntzaren alorrean etengabe ari dira plazarat zen baliabide berriak, gero eta emankorragoak, gero eta laguntza handiagoa eskaintzen dutenak. Artikulugilea irakasleek jadanik ondo baino hobeto ezagut zen duten Moddle euskarri telematikoa abiaburu hartuta, beste aukera bat jorratzera dator lan honetan: Wikia, alegia. Berak dioskunez, Wikia (hawaierazko wiki wiki hitzetik hartua, “azkar-azkar”) webgune mota bat da; bertan hainbat erabiltzailek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Euskara ikastean nolako probetxu ekar dezakeen aztergai dugu artikulu honetan.
Sen onez Interneteko itsasoetan
- Argitalpenak
- Sortua: 2011(e)ko maiatzak 5
- Bisitak: 2159
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Abiadura itzelekoak dira Internet eta teknologia berriak. Aldaketa aldaketaren gain, hortxe ditugu Facebook, Tuenti, Neurona, Dejaboo.net, Sonico, etab. Artikulugileak berak dioskunez, 600.000.000 erabiltzaile daude jadanik Facebook sarean. Informazioa inoiz ez bezalako tamainan heda daiteke gaur egun eta informazio horren igorleak eta jasotzaileak ere biderkatu egin dira. Zer ondorio du horrek guztiak gizartean, zer ondorio irakaskuntzan eta, bereziki, hizkuntzen irakaskuntzan?
Artikulu honetan, gogoeta egiten du Inaki Murua artikulugileak aurrerapen horien guztien zer-nolakoez. Bere ustez, harreman pertsonalen aberastea da ondorio garbienetako bat ondo gogoan hartuta tresnak tresna direla, eta, tresnek gizakiaren zerbitzupean egon behar dutela eta ez alderantziz.
Online ikastaroetako parte-hartzearen taxonomia bat
- Argitalpenak
- Sortua: 2013(e)ko urtarrilak 1
- Bisitak: 1491
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasleen parte-hartzea bultzatzea da Sarean oinarritutako hezkuntzaren erronka nagusietako bat. Irakasle askok beren online ikastaroetako parte-hartzea handitu nahi dute, baina ez dago ezagutza zehatzik izan litezkeen parte-hartze mota guztiez. Artikulu honek online ikastaroetan dauden parte-hartze motak sailkatzeko taxonomia bat proposatzen du, parte-hartzea handitzeko dauden auzi pedagogikoak eztabaidatzen, eta etorkizuneko ikerketarako hipotesi egiaztagarriak iradokitzen ditu.
Ikasbil hobetzeko Pedro Lakuntzaren proposamenak
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko martxoak 26
- Bisitak: 993
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bideo labur honetan Pedro Lakuntza irakasleak Ikasbil atariari buruzko iritzia emateaz gain, ataria zertan hobetu litekeen azaltzen du, batez ere, atazak izeneko atalari erreparatzen dio.







