Prestakuntza-jarduerak

"Accesibilidad de materiales para el aprendizaje de idiomas" web-mintegia: urriaren 17an bigarren saioa

Argitaratua: Monday, 23 September 2024, 9:05 AM
Mara Fuertes Gutierrez

Mintegi honen helburua izango da irisgarritasunaren eta diseinu unibertsalaren kontzeptuak lantzea, edukietan eta tresnetan sakonduz, desgaitasuna duten ikasleen beharrei erantzuteko. Xede orokorra, beraz, web-mintegiaren ondoren, euskaltegietako irakasleek eskoletan erabiltzen duten materiala irisgarri bihurtzeko gutxieneko gaitasuna lortzea izango da.

Web-mintegia Mara Fuertes Gutiérrez adituak emango du. Mara irakaslea da eta espainiera-arloko burua Erresuma Batuko Open Universityn. Horrezaz gain, Espainiera Atzerriko Hizkuntza gisa Irakasteko Elkarteko (ASELE) presidenteordea eta Erresuma Batuko nahiz Irlandako Hispanisten Elkarteko (AHGBI) idazkaria da, besteak beste.

  • Egunak: 
    • lehen saioa: urriaren 3an, 
    • bigarren saioa: urriaren 17an
  • Ordua: 13:00 - 14:30 (galderak egiteko tartea ere izango da)
  • Online (Zoom)
  • Hizkuntza: gaztelania

Web-mintegian parte hartu nahi baduzu, bete ezazu esteka honetan aurkituko duzun formularioa, irailaren 23tik 30era. Web-mintegira konektatzeko esteka urriaren 1ean jasoko duzu.


Bigarren  saioa
Lehendabiziko saioan parte hartu ez eta bigarrenean esku hartu nahi baduzu, izena emateko aukera duzu urriaren 15a arte, esteka honi jarraikiz .

Web-mintegira konektatzeko esteka urriaren 16an jasoko duzu.


OHARRA

Ez da ziurtagiririk emango.