Irakasbil
Foroak
Didakteka
Pragmatika, berbaldiaren analisia eta hizkuntzen irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 733
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza arrotzen irakaskuntzak aldaketa asko ezagutu ditu, pentsakera linguistikoaren martxarekin batean doazenak. Horrela, automatismoak ikastea ardatz zuten irakasmetodo estrukturalistetatik, generatibismoan oinarrítutakoetan barrena (ikasleak hizkuntz arauak eta "gaitasun linguistikoa" lortzeaz kezkatutakoak dirahauek), metodologia komunikatibo berriagoetara iritsiak gara.
Azken hauen iritziz, garrantzizkoa zera da: bigarren hizkuntza bat ikastea gramatikako arau batzuk ikastea baino gehiago dela. Forma gramatikal bat bera funtzio askotarako balia daiteke. Esaterako, espainolean eta ingelesean agintekera ez da aginduak emateko bakarrik erabiltzen Alderantziz, funtzio bat egitura arras desberdinen bidetik gauza daiteke.
Hizkuntz teorian berrikien gertatu diren eboluzioetako bat "Testuaren Hizkuntzalaritza" edo "Berbaldiaren Analisia" deritzona da.
Hizkuntzalaritza-modu honen hasierako kezka perpausa baino goragoko unitateak aztertzea zen, hala nola parrafoa edo elkarrizketa, agian aurreko hizkuntzalaritza perpausaz bakarrik arduratu zelako. Baina hizkuntzalaritza honetan ere ikuspegia aldatzen joan da eta berbaldia produktu jotzetik ( adib., testua) testuak ekoizten dituen prozesutzat hartzera jo du5 Ikuspegi honetatik, edozein hizkuntz espresio, duen konplexutasuna dena dela, testu da.
Berbaldia era honetan ikusteak ez du hizkuntza arrotzen irakaskuntzan aurreko ikuspegiek eman izan dutenen pareko Jan metodologikorik sortu6, seguraski gai honi eman izan zaizkion tratamenduen multzoa eredu bakar batean sartuko duen sistema bat lantzeko ahaleginik egin ez delako.
Gure helburua, artikulu honetan, aipatutako arazoaren haritik, eredu diskurtsibo integratzaile berri bat eskaintzea izango da, ikertzaileari arazo metodologikoei buruzko eztabaida serio bati hasiera emateko aukera eman diezaiokeena.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Euskararen irakaskuntza eta metodologia
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 797
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honetan bigarren hizkuntzen irakaskuntzako hainbat ikuspegi, ohizko metodologien berritzeko ahaleginak, aztertzen dira.
Hauexek dira: Sugestopedia, Erantzun fisiko osoa, Bide isila, Metodo estrukturo-global ikusentzunezkoak, Ikuspegi nozio-funtzionala eta Murgilketa. Honako puntu hauek ikusiko ditugu bakoitzeko:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
Euskararen familia bidezko transmisio-kanpaina Donostian
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 651
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskararen familia bidezko transmisio-kanpaina nutrizio-kanpaina baten itxura hartzen duen euskararen transmisioaren aldeko egitasmo bat da, familiak hizkuntzari eutsi eta normaltzeko duen garrantzia azpimarratu nahi duena, duela bi urte Deba aldean eta iaz Euskal Herriko 30 udaletxetan antolatu zenaren segida.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Atazak norberak sortu
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1257
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasleak ikasgelako lanean bere atazak iradoki eta burutzeko jarrera aktiboa izan dezan ingurugiro egokia nola eskaini izango da artikulu honek jorratuko duen gaia. Ikasleak beren ataza propioak «diseinatzera gonbidatuz» mamitzen da eta bideragarri egiten ideia hori.
Hau da, ikasleek, ikasgelako lanaren antolaketan, berengain hartzen dute berek edo ikaskideek burutu beharko dituzten ekintza batzuk moldatzeko ardura.
Era horretan, aldatu egiten da irakaslearen eta ikasliburuaren irudi estereotipatua. Ez dira hauek izango atazak proposatzen dituzten iturri bakarrak; ikasleek ere izango dute gai horretan zer iradokirik. Hemen «ataza» diogunean, hitz honen esanahirik zabalenean esan nahi dugu eta, beraz, «ariketak» edo «ekintzak» hartzen ditu bere barnean.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
lrakaskuntza elebidunaren zenbait puntu berrikusiz
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1109
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oraingo honetan, birraztertze bidean dauden zenbait punturi buruzko erreflexioa plazaratu nahi nuke. Irakaskuntza elebidunak Euskal Komunitate Autonomoan hamar urte paseak bete dituen urte honetan, bada, ene ustez, zenbait gauza errebisatzeko garaia, beti eskueran ditugun estudioetan oinarriturik.
Izan dira azken urteotan aztergai dugun arlo honetan zenbait ikerketa, gutxi batzuk gure artean eta mordoska bat atzerrian. Horien harian, puntu «bero» interesgarri batzuk aipatu nahi nituzke, bide batez gure programa elebidunak aztertzeko asmotan.
Alde batetik, gure bi eredu (B, D) elebidunen emaitzak nahiko berriki ezagutzeko aukera izan dugu (Sierra, 0laziregi 1989 eta 1990). Azken ikerketok atzerrian egindako beste zenbaitekin konparatzeko aukera ematen digute. Ikutuko ditugun puntuak hauek izango dira: alde batetik, esposizio-denboraren garrantzia H2 baten eskuratze-prozesuan; ikusiko dugu baita ere ikasgela barruko interakzioaren papera eta, ondoren, inmertsio partzialaren ikuspegi kritiko bat. Azkenik, adinaren auziaz ere luzatuko gara piska bat.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Hizkuntz ariketak aztertzeko markoa
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1204
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ugari dira oso eskura ditugun hizkuntz ariketak. Askotarikoak, gainera, izaeraz eta tankeraz. Artikulu honek arlo zabal bezain korapilotsu horren azterketa bideratzeko ildo edo oinarri zenbait eskaintzen ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
Oraindik ez dut bikoterik aurkitu
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1201
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Idazlana: eskutitza
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Euskaraz bizi
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1129
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskaraz ikasten duten haurrek jolasean eta solasean erdaraz egiten dutela ikusirik, «bide bat» eskaini nahi dio «Euskaraz Bizi» proiektuak «Euskal Eskola Berriari» euskararen erabilpena indartzeko eta gauzatzeko. Euskara pasiboa aktibo bihurtu nahi duen proiektua dugu «Euskaraz Bizi». Planteamendu teorikoa liburu batean bildu dut.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika







